Aldizkariak

Mugak. Sareak eraikitzen.

Mugak aldizkaria arrazakeria eta xenofobiari aurre egiten dieten gizarte mugimenduen zerbitzura dagoen tresna izateko sortu dugu. 1997 urteaz geroztik eginiko ibilbidea ikusirik, oinarri sendoak dituen tresna dela esan dezakegu. Ordutik, argi ikusi dugu gai hauetara ikuspegi solidario batekin hurbiltzen den pertsonen multzoa zabala dela. Eta militantzia edo jakin-nahi intelektuala dutenekin eta baita ere Administrazioaren esparruan zereginen bat egin nahi dutenekin aurkitu ditugun kidetasunak ikusi ondoren etorkizuna modu baikorrean ikusten dugu.

Kidetasun honek bihurtzen du Mugak aldizkaria tresna ezin hobea eztabaida, elkartasuna, ikuspuntu eta proposamen desberdinak biltzeko eta azken finean, gure gizartean dagoen indar solidarioaren zati bati behintzat bidea emateko eta sareak eraikitzeko.

Migrazioek dakartzaten aukera eta erronkak gure eguneroko bizitzaren esparru guzietara zabaltzen dira. Horrexegatik, konplexutasun hori dela eta esparru bakoitza banaka aztertzen joan behar dugu eta hori, ikuspuntu desberdin eta ugariak erabiliaz egin beharreko lana da. Horixe da Mugaken lan esparrua .

Aldizkariaren web gunea: revista.mugak.eu

Hika. Euskaditik begi kritikoa informazioan

1991ean sortu zenetik eta azken bi hamarkada hauetan hika aldizkariak Euskadi eta Estatu espainiarreko aktualitatea osatzen duten gertakari sozio-politikoei begirada kritikoa eman die.

Pentsamenduko aldizkaria ere bada hika. Bertan ezkerraren betiko kezkak izan direnak egungo gizartean txertatzeko ahalegin teoriko eta praktikoek tokia dute, alegia, mundu moderno kapitalistak sortzen dituen bidegabekeria eta desberdintasunak gainditzeko ideiak jasotzen ditugu.

Ezker soziala murgilduta dagoen izaera, joera eta ideien krisialdian eragina izan nahi du eta iraganeko garai eta egoeretarako balio zuten kontzeptuetatik urrunduz, gaurko edo etorkizuneko gizartearekin bat datozen planteamenduei loturiko proposamenak egin nahi ditu.

Aldizkariaren web orria: www.hika.net

Gakoa | Lege informazioa | Bezeroaren datuak