Nortzuk gara Gakoa argitaletxea 1989 sortu genuen eta pentsaera eta saiakera liburuetan espezializatua dago. Ikerketa soziologiko eta eztabaida teorikoaren esparruetan lan egiten dugu. Besteak beste, ondoko gaiak jorratzen ditugu: arrazakeria eta migrazioak; Estatu gabeko nazioak eta autodeterminazio eskubidea; etnien arteko gatazkak; ingurugiroaren arazoak; lanaren gizartearen erronkak eta aldaketak; drogomenpekotasunak; Ertamerika eta Latinoamerikako hainbat herrialdeetako errealitateari hurbilketak. Honez gain pentsamendu eta egunerokotasuneko HIKA aldizkaria argitaratzen dugu eta immigrazioa, arrazakeria eta xenofobiari buruzko MUGAK aldizkaria.
Peña y Goñi, 13-1º
20002 Donostia-San Sebastián
Posta elektronikoa: hiruga01@sarenet.es
Telefonoa: 943 283456
Faxa: 943 276982