24eusk-medium

Arantzazutik Maroñora. Bade biderako topaketak

Valoración:  

Descripción

Bakea nola eraiki

Ez zen euforia; hainzuzen ere, guk genuena talde bakezale ezberdinen arteko bilera bat moderatzera gonbidatuak izan ginenean, Arantzazurantz abiatu ginen larunbateko goiz hartan. Eguraldi goibelak klandestinitean egindakobilerak ekartzen zizkigun gogora, Arantzazun baita ere hauek. Zeinek esango zigun frankismoarekin nola bukatu pentsatzen: egon ondoren hogeitabost urte geroago oraingoan gure herrian bakea nola eraiki erreflexionatzen aurkituko ginela. Harritzekoa al da, bada, egun hartako gure ilusio eskasa? Baina egun badakigu bizimodua horrela dela eta ez bestela.

Zertarako izan ginen gonbidatuak, galdetuko du irakurleak? Antza denez, aurretik emandako bilera batzuren ostean, gure herrian bakearenalde egiten duten talde ezberdinek (bakoitzak bere perspektiba berezitik, jakina, etaa gainera, perspektiba oso ezberdinetatik) bilera bat kon- bokatzea erabaki zuten, zeinara denak gonbidatuak izan ziren, nahiz eta gure inpresioa izan ekimenaren oinarrizko protagonismoa Gesto por la Paz eta Elkarrirengan zetzala. Ez dakigu honek beste taldeak minduko duen ala ez, baina egia esan behar bada, ez dago zalantzarik hau eta ez beste bat zela gure oharmena. Gu bilera hartako moderatzaileen lanak betetzeko hautatuak izan ginen, partehartzaile guztien arteko eztabaidagai izan ondoren. Baina hautatu gintuzten bilerak ahalik eta hoberen bideratzeko, eta han geunden, nola esan behar genuen ezetz? Bakoitzari egungo egoerari buruzko bere hasierako erreflexioa egiten entzunez, zeinak ez zuen gauza berri askorik eskaintzen.

Baina aurki han geundenon asko zerbaitetaz ohartu ginen. Aukera bat zen, zergatik ez egin ahalegin bat gehiago?

Mariano Ferrer eta Eugenio Ibarzabal

Palabras clave

Datos técnicos

  • Colección: Begiradak
  • Año: 1994
  • Impreso: 364 p, 127x192 mm. Portada color, interior B/N
  • ISBN/ISSN: 978-84-87303-27-2
  • Editor: Tercera Prensa-Hirugarren Prentsa S.L.
  • Lengua: Euskara

Comentarios de lectores

Gakoa | Aviso legal | Datos del cliente