23eusk-medium

Arrazakeriaren aurkako liburua

Valoración:  

Descripción

Gutxiengo etniko, hau da, etorkin, errefuxiatu eta ijitoen aurkako arrazakeria eta xenofobia fenomenoak garrantzi gutxikoak izan dira gure artean duela gutxi arte, zein politika, zein gizarte mailan (ijitoen kontrakoak salbu). Horrek azaltzen du gai hauei buruz dagoen baliabideen urritasun eta sakabanatzea, bai estatu espainolean baita Euskal Herrian ere.

Baina gaur egun, gizartearen sektore askok (elkartasun-talde, gizaldeko erakunde, ikasle, irakasle, ikertzaile, komunikabide e.a…) gero eta interes handiagoa azaltzen dute problematika honen aurrean.

Hori dela eta, premiazkotzat jo dugu gai hauen inguruan dauden baliabide desberdinei buruzko informazioa jasotzea, bai Estatuari baita Euskal Autonomi Elkarteari dagokienean ere. Gidaliburu honen helburua dauden baliabide eta gai hauetan ditugun aukerak ezagutzea izan da, beraz. Ez dezagun ahaztu arrazakeria eta xenofobia fenomeno hauek, besteekiko errespetoa eta elkartasuna kolokan jartzen dituztenez, gizarte-berdintasunean eta kultur aniztasunean finkatu behar diren gizarte berdinkideen eraiketa galerazten dutela.

Palabras clave

Datos técnicos

  • Colección: Begiradak
  • Año: 1995
  • Impreso: 320 p, 127x192 mm. Portada color, interior B/N
  • ISBN/ISSN: 978-84-87303-33-3
  • Editor: Tercera Prensa-Hirugarren Prentsa S.L.
  • Lengua: Euskara

Comentarios de lectores

Gakoa | Aviso legal | Datos del cliente